Euskal Populuaren oroitlekua

Anai artea elkartea

Anai Artea, bestaldetik etorri iheslarieri laguntza emateko, 1969an, Telesforo Monzon 1936ko euskal gobernuko barne ministroak eta Piarres Lazarbal Zokoako erretor eta 1940ko erresistenteak, sortu zuten elkarte humanitarioa da.
Haien ondotik, Jean Fagoaga mediku eta Sarako auzapezak eta Mixel Mendiburu abertzaleak hartu zuten aldizka lekukoa.
Anai Artea
Oroiltekuaren kokapena

Euskal Populuaren oroitlekua

2016tik abian dugu Senperen kokatzekoa den Euskal Populuaren Oroimenerako eremuaren diseinu eta egiaztatzea. Oroimenerako eremu bat finkatzea izan zen Anai Artea elkarteko kideen nahia eta proiektuak izan zuen abiapuntua. Lekua, dohaintza bat izaki, abantaila gisa ikusi zuten sustatzaileek : sinbolikoki erran-nahi bat eraikitzeko gaitasuna izan zezakeen eremu gisa. Horretarako elkarte kideek garbi zuten artearen esparrutik egin behar zela lanketa : eskultura baten kokapena izango zen egitasmo guzti honen abiapuntua.

Euskaldunen historia ezagutarazi

Gure asmoa izan da, proiektu honen bidez, euskaldunen historia azaltzea. Aintzinean eman nahi izan dugu interesa haundi dituzten bideo batzuk :


Anai artea 1969-2021

"ANAI ARTEA, 1969-2021 Elkartearen historia"

Txomin Hiriart-Urruty-ren lan paregabea ANAI ARTEA elkarteari buruz !

"Liburu hau ez da elkarte baten historia baizik. Garai baten lekukoa da eta ofizialki baita isilean eramandako lana kondatzen du. Emazte eta gizon batzuen bizipen eta ikuspuntuak ditu oinarri."

Liburua erosi